BATTERYCARE S.L. (aurrerantzean BCARE) CIC energiGUNEren spin-off bat da, egungo errealitate ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak eraldatzeko zerbitzuen bidez energiaren biltegiratzearen sektoreari irtenbide berritzaileak emateko beharretik sortua.
BCAREk balio erantsiko zerbitzuak eskaintzen dizkio energia biltegiratzeko sektoreari. Enpresentzat aholkulari tekniko eta integrala izatea du helburu, baterien eta kondentsadoreen arloan bereziki. Berrikuntzaren, konpromisoaren eta sektorearen egungo eta etorkizuneko beharren ulermenaren printzipioei erantzun nahi diegu. Balio horiek sustatzen ditugu BCAREn eta hornitzaileekin, laguntzaileekin edo bezeroekin ditugun harremanetan, eta, oro har, gure Kalitatea eta Ingurumena Kudeatzeko Sistemari dagozkion alderdi interesdunekin.
Kalitatea eta ingurumena kudeatzeko gure sistemaren irismena honako hau da:
BATTERYCARE, S.L. enpresaren kalitate- eta ingurumen-politika honetan datza: enpresak egindako jarduerek eta saldutako produktuek bezeroaren ESKAKIZUNAK eta ITXAROPENAK betetzen dituztela ziurtatzean, legezko eta arauzko betekizunez gain, eta ingurumenaren eta gure jardueraren ingurunearen babesa ziurtatzean, horrela gure bezeroen GOGOBETETASUNA lortuz, honako hauen bidez:
Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du Politika hori alderdi interesdunentzat eskuragarri egon dadin, erakunde osoak jakinarazi, ulertu eta bete dezan, eskura dituen bitartekoak emanez eta bezeroen eta merkatuaren eskakizunen arabera egokituz, bai eta lege-, erregelamendu- eta aplikatzekoak diren beste baldintza batzuen arabera ere.