Zerbitzuak

Gure zerbitzuak eta konponbideak baterien bizi-ziklo osoari eta horien etapei lotutako edozein beharretara bideratzen dira: teknologiak hautatzea, zehaztapen teknikoak egitea, gelaxkak eta bateriak baliozkotzeko saiakuntzak eta testak egitea, battery pack-ak diseinatzea, battery-pack-en aurre-serieak fabrikatzea, bateria-sistemak integratzea, BMSak garatzea, bizi-amaierako eredu aurreratuak garatzea, bateriei bigarren bizitza emateko aplikazioen analisia eta biltegiratze-sistemen osagaiak birziklatzeko jarduerak.

Ikuspegi integral horrek merkatuko teknologia guztiak estaltzen ditu, eta litio aurreratuko baterien soluzioetan, nikel-kadmiozko baterietan, berun aurreratuko baterietan edo redox fluxuko baterietan adituak gara, besteak beste.

Hori guztia bateria horiek erabiliko diren edozein sektoreri zuzenduta dago: elektromugikortasuna energia-iturri berriztagarriei lotutako aplikazio geldikorrak, hala nola eguzki-plakak edo energia eolikoa, gailu eramangarriak edo industria-aplikazioak.

Energia metatze aholkularitza zerbitzuak

Biltegiratze-aplikazio bakoitzerako bateria teknologia egokiak hautatu eta aztertzea, gelaxken elektrokimikari eta hibridazio teknologikoko ereduei lotutako azterketak eta analisiak... BCARE du zure negozioaren erabaki kritikoak hartzeko.

Ikusi gehiago

Baterien eta metatze-sistemen ingeniaritza, diseinua eta integrazioa

Merkatuan gaur egun ez dagoen neurrira egindako irtenbide pertsonalizatua behar duzu? Zure baterien parametroak (eraginkortasuna, segurtasuna, bizi-zikloa) hobetu nahi dituzu, egungo teknologia gaindi dezaten? Aurkeztu zure beharrak eta utzi adituen esku.

Ikusi gehiago

Baterien eta horien osagaien saiakuntzak, karakterizazioa eta diagnostikoa

Baterien analisia, karakterizazio elektrokimikoa, zahartze-saiakuntzak... BCAREn edozein biltegiratze-sistemak behar dituen konponbideak eskaintzeko behar diren langileak eta ekipamendua ditugu.

Ikusi gehiago

Bateriak aztertzeko eredu aurreratuak eta algoritmoen garapena

Bizitzaren amaieran edo bizitzan zehar, bateriak aztertzeko eredu aurreratuei eta algoritmoei esker, lehenik eta behin, bateriaren ustekabeko akats bati aurrea har diezaiokegu, mantentze-prozedurak sinplifikatu ditzakegu eta, azken buruan, biltegiratze-sistema horren funtzionamendu okerraren edo bizitza erabilgarriaren laburtzearen arazo erantzuleak zehaztu ditzakegu.

 

Ikusi gehiago

Nola lagundu dezakegu

Elkarrekin lan egiteko interesa?

Bete hurrengo formularioa zure proiektuari buruzko informazioarekin eta ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan.

Webgune honetako cookieak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetako ezaugarriak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira. Informazio gehiago lor dezakezu eta zure hobespenak konfiguratu HEMEN