Bideragarritasuna analisia: Gakoak

Gaingiroki, proiektu edo inbertsio berri bat martxan jarri nahi dugunean erabakiak hartzen laguntzeko tresna gisa defini dezakegu bideragarritasunaren azterketa; oinarrizko datu enpiriko batzuk hartzen dira azterketaren abiapuntu gisa. Bideragarritasunaren azterketa egiteko, barne-baliabideak erabil daitezke, edo erakunde espezializatu batera jo, baina, edonola ere, erabakigarria da enpresako arlo guztiak inplikatzea.

Hainbat arrazoirengatik egiten da bideragarritasunaren azterketa edo analisia: soluzio teknologikoak aztertzeko, produktu berri bat merkaturatzeko, etab. Haren jatorria edozein dela ere, bideragarritasunaren azterketak ikasteko aukera ematen dio enpresari.

Bideragarritasunaren azterketa guztietan, beharrezkoa da abiapuntu bat jartzea eta abiapuntu horretan proiektuari buruzko bideragarritasunaren azterketaren helburua eta aplikazio-esparrua ezartzea, baita kontuan hartu behar diren mugak, murrizketak eta hipotesiak identifikatzea ere. Gainera, komeni da zenbait faktore kontuan hartzea; besteak beste, hauek:

  • Alderatu beharreko teknologien egungo egoera.
  • Proiektuaren eta eragiketaren bideragarritasuna.
  • Bideragarritasun-adierazle tekniko eta finantzarioak.
  • Alderdi bereizgarriak eta gomendio teknologikoak.
  • Merkatu potentziala, lehiakideak, legeria, beharrezko baliabideak, aukera-kostua.

Informazioa biltzea funtsezkoa da

Lan-metodologia egoki bat ezartzea funtsezkoa da bideragarritasunaren azterketa egiteko. Nahiz eta ez dagoen metodologia normalizaturik, oro har fase hauek izan behar dira kontuan:

  • Bideragarritasunaren azterketaren xedea definitzea.
  • Informazioa biltzea.
  • Adierazleak edo metrikak definitzea.
  • Informazioa aztertzea, ondorioak ateratzea, eta gomendioak egitea.
  • Ekintza-plana prestatzea..

Informazioa biltzea funtsezkoa da bideragarritasunaren azterketa egitean. Erabakiak hartzen laguntzeko tresna gisa ulertzen badugu, bideragarritasunaren azterketa fidagarria izan dadin, hainbat iturritatik bildutako informazioa erabili behar da (aldizkari espezializatuak, datu-baseak, sektore-foroak, azoka tematikoak, etab.), baita hornitzaile, bezero eta kontaktu profesionalengandik lortutako informazioa ere.

Adierazleen bidez gauzatzen den prozesu objektibo bat

Horrez gain, metodologia on bat izateko, adierazle edo metrika egokiak zehaztu behar dira, erabakiak modu objektiboan hartu ahal izateko eta analisiaren ziurgabetasuna minimizatzeko. Metrika horien bidez, azterketa egin dezakegu, objektibotasunez, bere helburua bete dezan.

Adibidez, produktu berri baten bideragarritasuna aztertzen ari bagara eta zalantzan bagaude erabiltzaileak produktu hori onartuko duen, bideragarritasun komertzialarekin erlazionatutako metrikak azpimarratu behar ditugu, eta, bereziki, eskari potentzialean eta kostuan arreta jarri. Hala ere, gure proiektua edo teknologia merkatuan dauden beste batzuekin alderatuta bideragarria ote den aztertzen ari bagara, interesgarria izan liteke ekipoetan inbertitutakoa aztertzea (hau da, CAPEX edo Capital Expenditure), baita haiek mantentzeko eta martxan izateko egindako gastuak ere (OPEX edo Operational Expenditure).

Bideragarritasunaren azterketa: bai ala ez?

BAI, hasieratik argi eta garbi mugatu badira azterketaren helburua eta haren bidez lortu nahi dena.

EZ, azterketan ez badaude sartuta proiektuarekin zuzenean erlazionatutako erakundeko arloak eta ez bada ezarri lan-metodologia on bat.

Nola lagundu dezakegu

Elkarrekin lan egiteko interesa?

Bete hurrengo formularioa zure proiektuari buruzko informazioarekin eta ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan.

Webgune honetako cookieak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetako ezaugarriak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira. Informazio gehiago lor dezakezu eta zure hobespenak konfiguratu HEMEN