BCAREk eta CIC energiGUNEk AVL Tech Week-en ibilgailu elektrikorako baterien zahartze eta post-mortem analisien eredu prediktibo aurreratuak aurkeztu dituzte

CIC energiGUNE energia elektrokimikoa eta termikoa biltegiratzearen arloan Europan erreferentea eta Basque Research & Technology Alliance BRTAko kide den ikerketa zentroak, eta energiaren biltegiratzearekin erlazionatutako industriari balio erantsiko zerbitzuak ematean espezializatuta dagoen bere BCARE spin off-ak, besteak beste “post-mortem” azterketan eta produktu eta zerbitzu berrien aplikazioan oinarrituta bateriaren ezagutzan lortutako aurrerapenak aurkeztu dituzte gaur AVL Tech Week foroaren inguruan bildutako automobilgintza industriaren aurrean

Roberto Pacios CIC energiGUNEko Energia Elektrokimikoaren Biltegiratze Arloko Teknologia Koordinatzaileak eta Soraya Romo BCAREko zuzendari Nagusiak Arabako Parke Teknologikoan egindako lanaren emaitzak azaldu dituzte, eta dagoeneko etorkizuneko ibilgailu elektrikoaren baterietarako modelo aurreratuak lortu dituzte hiru atal kritikotan: kargaren egoeran, gailuaren osasunean eta bizitza erabilgarrian. Modelo horietako batzuk arrakastaz ezarri dira dagoeneko BCAREren zorroa osatzen duten produktu eta zerbitzu jakin batzuetan.

Zehatzago esanez, Pacios doktoreak, ibilgailuaren funtzionamendu-baldintzek bateriaren iraupenean eta segurtasunean nola eragiten duten azaldu du, eta baita zein diren artearen egoerari dagokionez aurrera egiteko joera teknologikoak ere, autonomiari zein segurtasunari dagokienez. Bestalde, BCAREko Zuzendari Nagusiak eredu prediktiboetan oinarritutako bateriak kudeatzeko sistema aurreratuen berri eman du.

Aurkezpena AVL Tech Week jardunaldian egin da. Aste honetan ari da egiten, modu birtualean, eta automobilgintzaren ordezkari nagusiak biltzen ditu mugikortasun berriaren erronken inguruan. Topaketa AVL List GmbH Austriako enpresak antolatu du. Potentzia-sistemen garapen, simulazio eta testatze eta ibilgailuetan integratze arloko konpainia garrantzitsuena da.

Ildo horretan, antolatzaileek CIC energiGUNEk eta BCAREk baterien arloko erreferente gisa duten esperientzia eskatu dute, industriak motor elektrifikatuaren garapen eta integrazio arloko ikerketa zein egoeratan dagoen ezagutu dezan. Horrela, AVLren ardura izan den powertrain izenekoaren elektrifikazioaren garapenari buruzko hasierako azalpenaren ondoren, sektoreko profesionalek CIC energiGUNEren zahartze eta "postmortem" zerbitzuak ezagutu ahal izan dituzte, eta baita horien emaitzek produktu jakinetan duten aplikazio praktikoa ere. Lan hori BCAREk egiten du.

AVL Digital Tech Week 2020 programak gaur egungo eta biharko mugikortasunaren erronkei erantzuteko gakoak erakutsi nahi ditu automobilgintzaren industriaren aurrean. Motorraren elektrifikazioaz gain, gidatze autonomoaren, hidrogenoak mugikortasunean izango duen aplikazioaren eta barne-errekuntzako motorrari buruzko espektatiben inguruko azken berriak azalduko dituzte adituek aste honetan.

Nola lagundu dezakegu

Elkarrekin lan egiteko interesa?

Bete hurrengo formularioa zure proiektuari buruzko informazioarekin eta ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan.

Webgune honetako cookieak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetako ezaugarriak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira. Informazio gehiago lor dezakezu eta zure hobespenak konfiguratu HEMEN