Bcare, ezagutza bikainaren eta merkatuaren arteko lotunea
CCIC energiGUNEk Go Mobility azokan aurkeztuko du baterien eta kondentsadoreen osasun-egoera diagnostikatzeko eta iragartzeko bere spin-off berria. Izan ere, Go Mobility ingurune pribilegiatua da zerbitzu teknologiko aurreratuak jendaurrean aurkezteko. Zerbitzu horiek garraioaren eraginkortasun energetikoa hobetuko dute eta euskal industria-sarean beste aukera eta aurrerapen batzuk bultzatu nahi dituzte.
Bcare baterien eta kondentsadoreen osasun-egoera diagnostikatzeko eta iragartzeko balio erantsiko zerbitzuen spin-off berri bat da. Spin-off horrek enpresen aholkulari tekniko eta integrala izan nahi du baterien osasun-egoerari dagokionez. Laguntza-zerbitzua eskainiko du, eta baterien etapa guztiak hartuko ditu barnean, sortzen direnetik bizitza baliagarria bukatzen zaien arte. Zerbitzu hauek eskainiko ditu:
Horretarako, Bcare-k Javier Olarte aukeratu du CEO gisa. Olartek 30 urtetik gorako eskarmentua du energia biltegiratzearen arloan, eta, dioenez, aukera paregabea da hau Euskadiko energia biltegiratzeko industriaren balio-katea dinamizatzeko eta nabarmentzeko, baliabide aurreratuenak eta goi-mailako nazioarteko talde zientifiko bat enpresen zerbitzura jarrita. Horrek, nola ez, lehiakortasuna bultzatuko du, eta beste ekimen batzuen oinarria izango da.
Bete hurrengo formularioa zure proiektuari buruzko informazioarekin eta ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan.